GoiEner Zumaia from Gorringo on Vimeo.
HERRI URRATS
Senpere
Maiatzak 12
http://www.herriurrats.com/
---
IBILALDIA
Portugalete
Maiatzak 26
---
ARABA EUSKARAZ
Amurrio
Ekainak 16
---
KILOMETROAK
Tolosa
Urriak 6
---
NAFARROA OINEZ
Tutera
Urriak 20
Korrika 18ren mezua eta omenduak uztartu eta azaltzeko asmoz egin dugu bideo hau. Euskara ikasleak solasean jarri ditugu Euskal Herriko hainbat jende ospetsurekin; euskarari buruz zein beraien zaletasunei buruz aritzeko; euskara elkarri emateko, alegia.
Bertsolaritzaren transmisioan eragin asmoz garatu da www.bertso-eskolak.com. Bertso-eskoletako kideei edo bertsolaritzan murgildu nahi duen orori zuzendutako atari honetan erreminta interesgarriak topatuko ditu bertsozaleak:
-Bertsotarako Arbel Digitala. Bertsoak idazterakoan laguntza eskaintzen duen programa da, errima biltzailea eta zuzentzailea, doinutegia, neurri zuzentzailea eta sinonimo bilatzailea eskura jarriz. Manex Agirrezabal ikerlaria izan da Arbelaren garatzaile nagusia EHUko IXA Taldearen laguntzarekin.
-Bertso-eskolen Mapa: bertso-eskola bat bilatu eta harremanetan jarri nahi denarentzat egin da. Euskal Herri osoan dauden bertso-eskolen berri jasotzen du.
-Bertsolaritzaren Mapa: herriz herri bertsolaritzaren egoera zein den aztertzeko datuak eskaintzen dituen mapa. Ikastetxeetan bertsolaritza lantzen den, bertso-eskolarik baden eta plazako saiorik antolatzen den jakin dezakegu. Herri bakoitzaren fitxan sartuz gero Xenpelar Dokumentazio Zentroan bildutako datu gehiago topatuko ditugu: herriko bertsolari edo eragileen biografiak, azken urteko saio kopurua eta azken 10 urteetako bilakaera, antolatutako sariketak eta lehiaketak, jasotako grabazioak...
-Tresnak: agenda, biografiak, doinutegia, bertso historikoak, bideoak, grabazioak eskuratzeko aukerak eta bertsolaritzari buruzko hainbat azalpen.